Jon's profileJON URBIETA GO!AZENPhotosBlogNetwork Tools Help

JON URBIETA GO!AZEN

www.goazenmusikala.tk - WWW.JONURBIETA.ES - WWW.FOTOLOG.COM/JONURBIETA - www.fotolog.com/goazen

ESTRENOS CINE

Loading...Loading...

TELEVISION

Loading...Loading...

Jon Urbieta Jimenez

Occupation
Location
There are no photo albums.

GO!AZEN

Go!azen 2008 urtean, ETB eta Pausokak ekoiztutako euskal film musikala da. Genero honetako lehendabiziko euskarazko filma da.

 

Filmaketa 2008ko uztailaren 14tik abuztuaren 8ra egingo dute Azpeitia inguruan[1].

Eduki-taula

Sinopsia

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Filmak "Basakabi" izeneko udaleku batean 16 urteko mutil-neska talde baten istorioa azalduko du. Hantxe Irati (Barbara Rivas) eta Beñatek (Iñigo Azpitarte) amodioa ezagutuko dute arazoak arazo: zuzendariaren diziplina, kideen bekaiztuak, eta abar.

Ezaugarri teknikoak

Zuzendaritza Jabi Elortegi eta Aitor Aranguren
Gidoia Xabier Zabaleta, Alvaro Carmona, Pedro Fuentes eta Jabi Elortegi
Ekoizle exekutiboa Raquel Busca
Musika Fernando Velazquez
Argazki Zuzendaritza Javier Agirre
Aktoreen zuzendaritza Ainhoa Aierbe
Arte zuzendaritza Mikel Serrano
Koreografia Josu Mujika
Ekoizleak: ETB eta Pausoka


Pertsonaiak

  • Iñigo Azpitarte: Beñat
  • Barbara Rivas: Irati
  • Yago Mateo: Landa
  • Aitor Saumell Esnaola: Samuel
  • Inma Fernández: Desiree
  • Yeray Vazquez: Gorka
  • Mikel Losada: Julen, musika irakaslea
  • Ramon Agirre: Udalekuko zuzendaria
  • Pedro Alfonso Vilas: Hector
  • Zulai Plazaola: Leire
  • Jon Urbieta: Baldar

Musika

Musikala izanda, abestiak zeharo garrantzitsuak dira filmean. Hori dela eta, Fernando Velazquez bilbotarrak, lehen El orfanato bezalako pelikuletan aritutakoa, euskarazko abesti klasikoak ez ezik, egungo abestiak ere moldatu ditu.

Hona hemen filmean agertuko diren hamaika abestiak:

Zbk. Abestia Taldea Musika eta hitza
1 Goazen Filmerako egina Alvaro Carmona eta Xabi Zabaleta
2 E.H. Sukarra E.H. Sukarra Mikel Gorosabel Garai "Norton"
3 Amets Bat Alaitz eta Maider Maider Zabalegi Galardi
4 Ilargia Ken Zazpi Eñaut Elorrieta Larruzea eta Jon Mikel Arronategi Azurmendi
5 Txoriak Txori Mikel Laboa Mikel Laboa
6 Horrelako The Uski's Anartz Laka Zameza eta Jon Zameza Gonzalez
7 Amets Gari Gari
8 Apustua Filmerako egina Fernando Velazquez eta Xabi Zabaleta
9 Aitormena Hertzainak Hertzainak
10 Lau Teilatu Itoiz Itoiz
11 Sarri sarri Kortatu Frederick "Toots" Hibbertten Chatty Chatty abestiaren bertsioa

Casting

Protagonistak aukeratzeko ekoizleek castinga egin zuten. Bertan parte hartzeko baldintzak honakoak ziren: 14 eta 20 urte arteko neska-mutil euskaldunak dantzatzea eta abestea dakitenak. Gainera, estra izateko 40 urte baino helduagoak ere bilatu zituen[2]